XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta Raquelek ere bai, oso adiskidetxo egin ziren eta.

Eta beharbada Javierrek ere sentituko du apur bat, baina gutxirako izatea espero dut.

Hori, neure kontu!

Raquel

Anarekin etsita zebilenik bazen, on Cesar, Heziketa Fisikokoa.

Baina aitortu beharrekoa da Anaren ekinagatik orain gauzak oso aldatuta daudela.

Lehen, grazia santurik ez zeukan kontuak; pixka bat pentsatuta, gauza batzuekin ez zara konturatzen harik eta kanpoko norbaitek etorri eta esaten dizun arte betiko gauzak beste era batera izan daitezkeela.

Lehenengo klaseetan, Anak isilik iraun zuen, ikasturte guztietako errutinak nola betetzen genituen ikusten: gimnasiara joan eta, irakasleak agindu gabe, gu geu banatzen ginen: mutilak pistara eta neskok jolastoki aterpedunera.

Guri zinta bat jartzen zigun kaset batean eta gu saltoka diskotekan bagina bezala.

Eta gero, gu arerobic-arekin utzita, mutilekin joaten zen pistara, (...)